Konektatu bide berdearekin. Life Coach & Walking Green | Coaching Berdea
935
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-935,mkd-core-1.0.3,ajax_fade,page_not_loaded,boxed,has_general_padding,onyx-ver-1.9, vertical_menu_with_scroll,smooth_scroll,header_general_padding,,grid_1200,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive
 

Coaching Berdea

Life Coach & Walking Green

COACHING BERDEA

Bilboko parke eta gune berdeetatik paseatuz entrenamendu hau egitea eskaintzen dizut, horrela, naturak gure ongizateari ematen dizkion onurak aprobetxatu ahal izateko.

Oro har, gure bizitza sedentarioa da, horregatik berdeguneetatik ibilbideak egiteak eragin lasaigarria izango du.

Erritmo jakin batekin ibiltzeak pentsatzen, erabakitzen… lagunduko du. Nire bezeroekin paseatzean konturatu naiz coaching-aren eraginkortasuna ageriagokoa dela. Hankak mugitzen dira, gure gorputza esnatzen da eta pentsamenduak ere “ibiltzen” hasten dira.

Gainera, paseoan zehar produzitutako endorfinek,  pentsamolde emankorrago eta positiboago lortzen dute, ongizate efektu bihurtu ohi dena.

Ohiko eran edo Nordic Walking bastoiez ibil gaitezke; denak balio du, ariketa fisikoa egin, gure coaching-prozesua behar bezala burutu eta une bat naturan pasatzeko.