Konektatu bide berdearekin. Life Coach & Walking Green | Zerbitzuak
910
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-910,mkd-core-1.0.3,ajax_fade,page_not_loaded,boxed,has_general_padding,onyx-ver-1.9, vertical_menu_with_scroll,smooth_scroll,header_general_padding,,grid_1200,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive

Bide berdearekin konektatu zaitez.

Nola lagundu ahal zaitugu?

Aldatu nahi duten guztientzat, bizitzaz gozatzeko, helburuak lortzen ikasteko, bizitzaren ikuspegi berria izateko…
Bizitzarako Coaching-a

Helburua hurrengoa da; bizitzaren lan-egoera eta egoera-pertsonal desberdinetarako erantzunak aurkitzea eta haiek era ezinhobe eta egokian kudeatzea.

JAKIN NAHI DUT
Nerabeentzako Coaching

Ezagutu bizitzan nahi duzuna, zure berezko talentuak eta benetan gustatzen zaizuna. Zure burua errespetatzen eta maitatzen ikasi ezazu. Zure buruko presioaz askatu zaitez.

JAKIN NAHI DUT
Coaching emakumeentzat

Helburu pertsonal eta profesionalak landu nahi dituzu? Zure baliabideak aurkitu eta bultzatu. Zure bizitza aldatu eta berbideratu. Zerk egiten zaituen zoriontsu ezagutu.

JAKIN NAHI DUT
Maitasuneko Coach

Bikotekide izateak ez du esan nahi zure kabuz pentsatzeko eta sentitzeko askatasuna galdu behar duzunik. Bikotekidea bila ezazu maitasun eta umorearen bidez, ez beldurraren bidez.

JAKIN NAHI DUT
Laneko Coach

Aldaketa eta orientazio laborala, helburu profesionalak, ekintzailetza, bokazioa, helburu-argitzea. BERRITU EDO HIL.

JAKIN NAHI DUT
Coach Berdea

Gorputz eta buruaren entrenamendua, naturak gure ongizateari ematen dizkion onurak aprobetxatuz, Bilboko espazio berdetatik paseatuz.

JAKIN NAHI DUT
Coaching-a prozesu bat da. Garapen pertsonal eta intimoan laguntzen duen prozesua.
Gure helburuak lortzen eta behar ditugun aldaketak edukitzen laguntzen du. Nondik eta nola hasi laguntzen du.
Era berean, nahi ditugun helburu horiek argitzeko eta bide egokiena aurkitzeko lagungarria da.
Nola, baina? Zure entrenatzaile pertsonalarekin, zure coach-arekin.
Doako itzulpena: euskaragara.net

Onurak

Borondatea garatu
Alde sendoak indartu eta akatsak zuzendu
Lorpenak ospatu eta akatsetatik ikasi
Ez-jakintasunarekin bizitzen ikasi
Krisi garaian aukerak ikusten ikasi
Zure buruan konfiantza izan eta zure gaitasun eta aukeretan zalantzarik ez eduki
Merkatal ispiritu sendoa eduki
Hobeto antolatu
Zure helburuak eraginkorki lortu
Gehiegi ez lan egin, eraginkor baizik
Formakuntza jarraian ikasi eta hobetu
Ikuspegi baikorra izan
Egoera eta gertaerak ulertzen ikasi eta erabaki zuzenak hartu
Auto-konfiantza, balioa eta ausardia handitu
Erabakiak hartzean sormena izan
Hausnartzen ikasi
Arazo pertsonal, profesional edo ekonomikoetan konponbide onenar aurkitu
Norberaren potentzialtasun handiena atera

Metodologia

Nire bezeroak, gustura egongo diren tokira eramatea garrantzitsua dela uste dut. Batzuetan, haien lan girotik kanpo, pasiatzen edo etxebizitzan bertan… Lasaitasuna eta gogoeta bermaturik dagoen tokietan.
Nire kontsultara datozen pertsonekin dudan lan egiteko modua zera da; norberak konponbideak aurkitu ditzatzen laguntzea. Izan ere, nire egitekoa bezeroei gehien komeni zaiena topatzean datza.
Ez dut aholkatzen edo konponbideak ematen. Berdintasun egoera lortzen saiatzen naiz, konfiantzan eta elkarrekiko begirunean oinarritua, non bezeroak ezarritako helburuak lortuko ditugun.
Mindfulness, Barreterapia eta Familia bitartekaritza teknikez baliatzen naiz.